Zakarrak zakarrontzira eta pipak pipelerara
Herria garbi mantentzeko asmoz, kalean pipak eta fruitu lehorrak jaterakoan pipelerak erabiltzeko eskatu die Mundakako Udalak biztanleei. Kiosko eta tabernetan banatuko dituzte.Ingurumenagaz eta kaleko garbiketagaz konprometituta dago Mundakako Udala. ...
Herria garbi mantentzeko asmoz, kalean pipak eta fruitu lehorrak jaterakoan pipelerak erabiltzeko eskatu die Mundakako Udalak biztanleei. Kiosko eta tabernetan banatuko dituzte.
Ingurumenagaz eta kaleko garbiketagaz konprometituta dago Mundakako Udala. Hala, ekimen berria abiarazi du kostako herri horrek. Hain zuzen, pipelerak banatu dituzte Mundakako kioskoetan eta tabernetan. Pipak eta fruitu lehorrak jateko eskuko zakarrontziak dira; hala, pipa azalak lurrera ez botatzea litzateke udal agintarien helburua.Azaldu dutenez, «pipelerak pipen azalak lurrera ez botatzeko eta kaleak garbiago mantentzeko bereziki diseinatutako poltsak dira». Mundakako Udalak poltsa horiek erabiltzeko eskaera egin die herritarrei.
200 pipelera
Bi konpartimendu dituzte, alde batean fruitu lehorrak jartzeko batez ere pipitak, eta, bestean, azalak botatzeko. Beraz, pipak jaterakoan ez ezik, bestelako fruitu lehorrekin ere erabil daiteke pipitera.
Udalak emandako datuen arabera, dagoeneko 200 pipelera baino gehiago banatu dituzte herrian. Ekimen horren bitartez, gainera, herritarrek kontzientzia hartzea nahi dute, herria garbi mantentzeko. Eta helburu horregaz, baita, saltokien, pipen kontsumitzaileen, eta, orokorrean, herritar guztien lankidetza eskatu du Mundakako Udalak, kaleak, plazak eta parkeak garbiago egon daitezen.