Gernika-Lumoko Sarek deituta, euskal preso politikoek eta haien gertukoek pairatzen dutena
salatzeko ekitaldia egingo dute bariku honetan, Gernika-Lumon.
Gernikarrok salatzen dogu goiburu hartuta, 19:30ean hasiko da ekitaldia,
Merkurio inguruan.
Irailean hasi zuen Sarek
Salatzen dut kanpaina, euskal presoen eskubideen alde herritarrak “artikulatu, parte egin eta aktibatzeko” helburuarekin. Hain zuzen, presoen %95i eta haien senideei eragiten dien “sakabanaketa mendekatzailea” salatu nahi dute, “estalitako bizi guztiko zigorra ezartzen dien salbuespen legeria” arbuiatzearekin batera.
Gernika-Lumoko Sarek ere
kanpaina hori zabaldu nahi du herritarren artean. Izan ere, salaketa hutsetik harago, herritarrak aktibatzeko eta bat egiteko tresna bilatau gura dute
Salatzen dut kanpaina.
Joan den ikasturtean herritarren
aktibazioa eta sakanabaketarekin amaitzeko
tresnak sortzea helburu zuen
Ispilue proiektua abiarazi zuen Gernika-Lumoko Sarek.