Familientzako ipuin kontalari saioak antolatu ditu Sukarrietako Udalak
Udaletik jakinarazi dutenez, 4 eta 8 urte bitarteko umeak dituzten familientzako antolatutako saioak izango dira.
Urriaren 15ean eta 29an eta azaroaren 12an eta 26an izango dira ipuin kontalari saioak, 17:30etik 18:15era, Sukarrietako liburutegian.
Lau zapatu horietako ipuin kontalari saioetan parte hartu gura dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena Sukarrietako udaletxera hubilduta edota 94-687 07 15 telefono zenbakira deituta.