Bernardo Cruz brasildarra izan da azkarrena Bermeo Urban Downhill proban
70 rider baino gehiagok eskainitako ikuskizunaz gozatu zuten herritarrek. Goizeko entrenamendu ofizialetan hiru zauritu egon ziren; arratsaldean ez zen aparteko gertaerarik egonBernardo Cruz brasildarra izan zen zapatuan azkarrena Bermeoko kaleetatik b...
70 rider baino gehiagok eskainitako ikuskizunaz gozatu zuten herritarrek. Goizeko entrenamendu ofizialetan hiru zauritu egon ziren; arratsaldean ez zen aparteko gertaerarik egon
Bernardo Cruz brasildarra izan zen zapatuan azkarrena Bermeoko kaleetatik behera egiten, Bermeo International Urban Downhill proban. 70 rider baino gehiagok eman zuten ikuskizuna, Bermeoko Alde Zaharreko kaleetan bildu ziren hainbat herritarren aurrean.Brasildarraren atzetik, Fernando Olañeta barakaldarrak eta Mungiako Iraitz Etxebarriak bigarren eta hirugarren postuak lortu zituzten, hurrenez hurren. Rider gehienak Euskal Herrikoak baziren ere, nazioarteko parte hartzaileak ere egon ziren; Errusia, Brasil eta Frantziatik etorritako bost parte hartzaile, hain zuzen ere.
Goizeko entrenamendu ofizialetan hiru zauritu egon ziren; hala ere, arratsaldeko erlojupeko proban eta finalean ez zen aparteko gertaerarik egon.
Hilerritik Lameraraino, hainbat altuera eta zailtasuneko saltoak eta oztopoak izan zituen probak.