Aurten, berriro,
emakumeen kontrako indarkeria salatzeko Gernikan egiten duten
lanik onena sarituko dute.
Bi kategoriatan lehiatuko dira parte hartzaileak:
12-17 urte bitartekoen kategorian eta
18-26 urtera bitartekoan. Irabazleak
250 euroko saria jasoko du. Hala, neska-mutikoek
azaroaren 9ra arteko epea dute lanak aurkezteko. Banaka zein taldeka, ikus-entzuneko lan bat ekoitzi beharko dute, edozein arte diziplina baliatuta.
Emakundek, Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta EUDELek deitzen duten lehiaketa horrek emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako sormen lanik onena sarituko du.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoa mailako lehiaketara aurkezten diren lanak ere
bi kategoriatan banatuko dituzte. Kasu horretan, baina
, irabazleak 1.000 euroko saria hartuko du. Horrez gain, aurkeztutako lan denak
www.beldurbarik.org webgunean egongo dira ikusgai, eta
publikoaren boto gehien hartzen dituen lana
300 eurorekin sarituko dute. Maila lokalean, iaz,
Berriz ez izeneko lanak irabazi zuen saria.
Autonomia Erkidego mailan parte hartu gura duenak
jarrera@beldurbarik.org webgunera bidali beharko du lana. Herri mailako lehiaketan parte hartzeko, berriz,
berdintasuna@gernika-lumo.net helbidera bidali beharko dira. Argibide gehiago behar izanez gero, beldur barik lehiaketaren web orria kontsulta daiteke.