Argiarro izan da nesketan lehena Gernika Bilbao Running proban
Bermeotarrak 2 ordu, 49 minutu eta 47 segundotan burutu du lasterketa. 600 atleta inguruk parte hartu dute. Proba herrikoietan erreferente izatea gura duteAgurtzane Argiarro bermeotarra izan zen lehen emakumezkoa domekako Gernika Bilbao Running lasterk...
Bermeotarrak 2 ordu, 49 minutu eta 47 segundotan burutu du lasterketa. 600 atleta inguruk parte hartu dute. Proba herrikoietan erreferente izatea gura dute
Agurtzane Argiarro bermeotarra izan zen lehen emakumezkoa domekako Gernika Bilbao Running lasterketan. Sollube 707 Mendi Taldeko kideak 2 ordu, 49 minutu eta 47 segundo behar izan zituen Gernika-Lumotik Bilborainoko 34,370 kilometroak egiteko.600 parte hartzaile baino gehiagok parte hartu zuten nazioarteko lasterketa ez-lehiakorran. Hala ere, denek ez zuten lortu proba amaitzea.
Antolatzaileak pozik daude izandako erantzunagaz, eta lehen lasterketa «arrakastatsua» izan dela nabarmendu dute: «Atletismo lasterketa hau proba herrikoien artean erreferenteetako bat izatea lortu gura dugu».
Roberto Gonzalez izan zen azkarrena. 2 ordu, 15 minutu eta 24 segundoko denboran heldu zen Bilboko Kale Nagusiko helmugara.
Lau irteera eduki zituen probak. Lehenengoa Gernika-Lumon egon zen, eta 127 atleta batu ziren Adolfo Urioste kaleko irteeran. Horietatik 94 korrikalarik amaitu zuten proba.