Aratz Mugertza aizkolari mutrikuarra 2. mailako Eusko Herriko Aizkora txapelketaren finalean parte hartzeko aukerarik gabe geratu da. Iturritza baserrikoak 16 minutu eta 2 segundo behar izan zituen lanak amaitzeko, eta 9. postuan amaitu zuen joan den z...

Aratz Mugertza aizkolari mutrikuarra 2. mailako Eusko Herriko Aizkora txapelketaren finalean parte hartzeko aukerarik gabe geratu da. Iturritza baserrikoak 16 minutu eta 2 segundo behar izan zituen lanak amaitzeko, eta 9. postuan amaitu zuen joan den zapatuan Azkoitiko Gurea pilotalekuan jokatutako norgehiagoka. Kanporaketan parte hartu zuten hamabi aizkolarietatik seirek lortu zituzten urriaren 29ko finalerako txartelak. Azkarrena Eneko Otaño izan zen, 13 minutu eta 49 segundoko denborarekin, eta atzetik sailkatu ziren Mieltxo Mindegia (14:07), Julen Kañamares (14:32), Oihan Larretxea (14:34), Ander Erasun (14:40) eta Julen Alberdi (14:42).