Mertzede ikastetxeko bi ikasle saritu ditu Azkue fundazioak
Gernika-Lumoko Mertzede ikastetxeko Ander Moreno Aurtenetxea eta Denis Gurei ikasleek egindako lana saritu dute. Hain zuzen, 2015-2016 ikasturtean Azkue Fundazioaren Euskararen etxera gindako bisitan izan zuten aukera komiki digitalari buruzko lehiaketan parte hartzeko. Euskara sarean gai hartuta, lehenengo kategoriako saria hartu dute Mertzedeko ikasleek.
Urriaren 1ean, berriz, ekitaldi berezia egin zuten Azkue Fundazioaren euskararen etxean, eta han izan ziren Moreno eta Gurei. Ikastetxeko arduradunek jakinarazi dutenez, “primeran” pasatu zuten.