Ogoño lurmuturraren horma bertikala (305m) eskalatzen ari ziren frantziar jatorrizko hiru mendizalek Sos Deiak Larrialdi Zerbitzuara deitu dute 16:30ak inguruan, batek hormaren kontra jo eta zaurituta zegoela ohartarazteko.

Larrialdeietako Zerbitzuak Ogoñon zauritutako mendizalea erreskatatzen. Argazkia: SOS Deiak
Mendizaleak buruan zeukan zauria, eta egoera aztertu ondoren, Ertzaintzaren helikoptero bat bertaratu Elantxobeko lurmuturrera, mendiko salbamendu unitatearekin.
Salbamenduko pertsonalak, Gurutze Gorriko itsasontzira bajatu dituzte hiru mendizaleak, zauritua Bermeoko portutik Galdakanoko ospitalera eraman ahal izateko.