Etxean gelditu la lehen saria,
Muñoz gernikarrak pilotu gisa korritzen duen bigarren rallya irabazi ostean. Bera eta Madariagaren Citroen C2 R2 Max berria arinena izan da, bigarrenari ia 40 segundoko tartea ateraz.
Pozik gelditu dira Gernika-Lumoko 23. Rallyaren parte hartzaileak eta baita antolatzaileak ere. “Arazo batzuk izan dira goizean, Errigotiko tartean istripu batzuk egon direlako, baina bestela oso ondo atera da dena; oso gustora gelditu gara emaitzarekin”, adierazi du antolakuntza ibili den Hibai Bilbaok.
Proba, 53 minutu eta 33 segundotan osatu dute Muñozek eta Madaragak. “Oso pozik gaude, ritmo onarekin ibili gara bi egunetan. Atzo aldea atera genuen eta gaur kotxearekin oso eroso sentitu naiz, azeleragailuarekin arazo bat izan arren, –Adierazi du Muñozek– eskerrak asistentzia ona izan dudan eta konpondu duten”.
Muñozek 2014an ere irabazi zuen Gernika-Lumoko rallya kopilotu gisa.
Eguerdian lasterketak eskuetatik ihes egingo ziola uste izan bazuen ere, azkenean uste baino askoz hobeto ibili dela adierazi du Muñozek. “Etxeak korritzeko gogoekin negoen eta kotxearekin ez naiz sekula horrela sentitu”, gehitu du gernikarrak.
Barikutik Muñoz eta Madariaga bikotea egon da faboritoen artean, tarte gehienetan denborarik onena lortuta. Txus Jaiorekin izan du lehia estua hasieratik, baina azken honek lasterketa utzi egin behar izan du arazo teknikoak direla eta.
Ugaitz Basaras eta eta Larraiz Etxebarriaren Renault Clio Sport autoarekin izan dira bigarrenak eta Oscar Martinez eta Juan Ramon Garciaren Mitsubishi Lancer EVO 8arekin izan dira hirugarren sailkatuak.
Gernika-Lumko 23. Rallyaren lehen sailaktuak
Bestalde, Juan Carlos Renteria eta Roberto Renteriak irabazi dute
Sport erregulartasunaren saria erdi-goi kategorian. Erdi-baxuko mailan, Susana San MArtin eta Javier Corchon izan dira nagusi.
82 autok eman dute izena aurten, horietatik hamaikak Sport Erregulartasun modalitatean. Hala ere, arrazoi mekanikoak eta istripuak medio denek ezin izan dute rallya amaitu. Abiadura lasterketan, 66 auto abiatu dira, eta 32k lasterketa utzi behar izan dute.
Barikuan Lumora igoera
Bariku goizean egiaztatze administratiboak eta teknikoak egin ostean, Pasealekuko parke itxian egon ziren ikusgai autoak. Arratsaldean 18:30etan ekin zioten Gernika-Lumoko 23. probari, Lumora bi igoera eginez.
Zapatuan berriz, goizean goiz hasi dira motorrak orro egiten. 09:25etan irten dira lasterkariak Munitibarretik, Urrutxua, Zugastieta, Olabarria eta Gernika-Lumon tartea egiteko. Arratsaldean berriz, Ajangiz, Ibartxu, Arratzu, Belendiz eta Nabarniz tartea egin dute, gero Gernika-Lumon bukatzeko.
Sailkapena
ABIADURA SARIAK:
Scratch sailkapena:
1. Ivan Muñoz – Hodei Madariaga (BPS Rally Kirol Kluba)
2. Ugaitz Basaras – Larraitz Etxebarria (Iparralde Racing)
3. Oscar Martinez – Juan Ramon Garcia (Durangalde Racing)
Junior
1. Carlos Garcia – Jesus Garcia (Ilargi Sport)
Renault Turbo
1. Igor Zabala – Ignacio Gondado (Mendiola Racing)
ERREGULARITATEZKO SARAK:
Scratch sailkapena:
1. Luis Santamaria – Jagoba Garasa
2. Alfredo Knörr – Joseba Javier Atin
3. Fernando Perez – Urko Gonzalez