Bernardo Cruz brasildarra izan da azkarrena Bermeoko kaleetatik behera egiten. Euskal Herritik eta atzerritik etorrirako 70 riderrek ikuskizuna eman dute, Bermeoko alde zaharreko kaleetan bildu diren hainbat herritarren aurrean.
Udalbatzarrean oposizioak proba antolatzen duen enpresagaz lankidetza
hitzarmena sinatzearen aurka bozkatu ostean,
zalantzak egon ziren proba hau egingo ote zen.
Lehen bost sailkatuen artean, Fernando Olañeta barakaldarrak eta Mungiako Iraitz Etxebarriak bigarren eta hirugarren postuak lortu dituzte, hurrenez hurren; iazko emaitzak errepikatuz. Daniel Olarra eta Ivan Kunaez izan dira laugarren eta bosgarren.
Rider gehienak Euskal Herrikoak baziren ere,
aurten ere nazioarteko parte hartzaileen presentzia egon da, Errusia, Brasil eta Frantziatik etorritako bost parte hartzaileekin.
Goizean zehar egin diren entrenamendu ofizialetan zenbait erorketa egon dira eta anbulantziak hiru zauritu eraman behar izan ditu ospitalera, lesio ezberdinekin. Horrek sortu dituen atzerapenak hainbat rider utzi ditu entrenamendu proba bukatu gabe. Hala ere, arratsaldean egin dituzten
erlojupeko proban eta finalean ez da aparteko gertaerarik izan.
Hilerritik hasi eta Lamerarainoko ibilbideak altuera ezberdinetako saltoak eta oztopoak izan ditu probak. Ikusgarriena eta herritar gehien bildu dituen tokiak, Doniene kalan eta Goiko Plaza izan dira, bertan aurkitzen bai zen saltorik ikusgarriena.