Aritzatxuri jarri diote aurten notarik altuena
Bizkaiko 28 hondartzen balorazioa egin dute erabiltzaileek, eta 0tik 7,76ko puntuazioa eman diete; Bermeo, Mendexa, Ibarrangelu eta Eako hondartzek balorazio ona jaso dute erabiltzaileen aldetik.Hondartzek ere azterketak gainditu behar dituzte, eta Biz...
Bizkaiko 28 hondartzen balorazioa egin dute erabiltzaileek, eta 0tik 7,76ko puntuazioa eman diete; Bermeo, Mendexa, Ibarrangelu eta Eako hondartzek balorazio ona jaso dute erabiltzaileen aldetik.
Hondartzek ere azterketak gainditu behar dituzte, eta Bizkaikoek Oso ondo bat jaso dute aurten. Aipatu behar da, gainera, Bizkaiko 28 hondartzetatik kalifikaziorik altuena Bermeoko Aritzatxuk jaso duela: 9,09ko nota jarri diote, hain zuzen ere.Bizkaiko 28 hondartza denen puntuazioa kontuan hartuz gero, bataz beste, 7,76koa izan da. Balorazio ona izan dute Mendexako Karraspio hondartzak (8,35 puntu) Ibarrangeluko Laga hondartzak (8,15ko puntu). Baloraziorik txarrena hartu duen hondartza, bestalde, Ea eta Ispaster artean dagoen Ogella izan da. Edozelan ere, hondartza batek ere ez ditu 6 puntu baino gutxiago jaso.
Hondartzen balorazioa egiterako orduan, segurtasuna izan da erabiltzaileek gehien baloratu dutena, Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez. Arlo horretan, Bizkaiko hondartzek 8,68ko puntuazioa izan dute denboraldi honetan.
Eta segurtasun arloaren barruan, salbamendu eta sorospen zerbitzuaren eta hondartzainen lanak ere balorazio ona izan duela aipatu dute aldundiko arduradunek.
Zerbitzuetan, bikain
Zerbitzu eta ekipamenduak izan dira hondartzetako erabiltzaileek puntuatu duten beste arlo bat. Horretan, denen artean, Bermeoko Aritzatxuk du aurten notarik altuena: 9,22koa, hain zuzen ere.
Aldundiak zabaldutako datuei dagokienez, halaber, Bermeoko hondartza hori 18 eta 29 urte bitarteko gazteen artean erabilienetakoa da, Ogella eta Ea hondartzekin batera. Ibarrangeluko Laida hondartza, aldiz, 18 eta 45 urte bitartekoek gehien erabilienetakoen artean dagoela aipatu du aldundiak. Hondartza horretako erabiltzaileen kopuruak nabarmen egin du gora, gainera: %83,04.
Abuztua, jendetsuena
Hondartza denboraldiak iraun duen hilabeteetan (ekainaren 1etik irailaren 30 arte), guztira, 3.111.126 pertsona joan dira Bizkaiko hondartzetara. Hondartzetan abuztua izan da hilabeterik jendetsuena; eta Bizkaiko hondartzarik bisitatuenen artean laugarren postuan dago Laga (256.660 pertsona).
Hondartzetan jende gehien bildu ziren egunak, berriz, uztailaren 16a eta 17a izan zirela aipatu du aldundiak, 127.532 erabiltzaile zenbatzeraino.