82 autok lehiatuko dute Gernika-Lumoko Rallya, gaur eta bihar
Gernika Racing taldeko zazpi bikotek parte hartuko dute. Bi kategoria daude: abiadura eta erregulartasuna. Erlojupeko hamar tarte ditu probak; loturekin 226 km-ko ibilbidea osatu duteGaur eta bihar 82 autok lehiatuko dute Gernika-Lumoko 23. Rallya. Eus...
Gernika Racing taldeko zazpi bikotek parte hartuko dute. Bi kategoria daude: abiadura eta erregulartasuna. Erlojupeko hamar tarte ditu probak; loturekin 226 km-ko ibilbidea osatu dute
Gaur eta bihar 82 autok lehiatuko dute Gernika-Lumoko 23. Rallya. Euskadiko Rally Txapelketarako bigarren proba puntuagarria lehena apirileko V. Lea-Artibai Rallya izan zen izango dena Gernika-Lumo, Munitibar, Urrutxua, Zugastieta, Olabarri, Ajangiz, Ibartxu, Belendiz, Nabarniz eta Arratzutik igaroko diren bost tartek osatuko dute.Proba Bizkaiko Rally Txapelketarako, Euskadiko Sport Erregularitatezko Txapelketarako eta Bizkaiko Sport Erregularitateko Txapelketarako ere puntuagarria izango da. Parte hartzaileak abiadura eta erregulartasun kategorietan lehiatuko dira.
Bertoko pilotuei dagokienez, abiadura kategorian Gernika Racing taldeko sei auto egongo dira. Ander Learreta eta Jesus Urkidi Lotus Exige autoagaz lehiatuko dira, eta Jon Murgialdaik eta Mikel Barandikak Citroen Saxo VTS autoagaz. Ford Scort MK2 banagaz ariko dira Aratz Zarakondegi eta Aitor Kortazar eta Ibon Ibarguengoitia eta Mikel Basterra bikoteak.
Anartz Arrietak eta Mikel Zarragoikoetxeak, berriz, Seat 124 FL autoagaz lehiatuko dute. BMW 325I autoa gidatuko du Xabier Sagastizabalek, eta Ioritz Odiaga izango da haren kopilotua. Era berean, Ion Ugaldebere kopilotu gernikarrak Natxo Zuluagari laguntzeko ardura izango du Kenako Trapaga.
Bestalde, Gernika Racing taldeko Luis Urionabarrenetxea eta Ruben Santana Ford Sierra Cosworth-agaz lehiatuko dira, erregulartasun kategorian.
Faborito argirik ez
Iñaki Narbaiza eta Unai Etxeberria nagusitu ziren V. Lea-Artibai Rallyan, baina horiek Espainian beste proba bat dutenez ez dira Gernika-Lumon egongo. Aurten ez dago faborito argirik. Hala ere, Ander Learretak eta Orkar Martinezek, esaterako, sailkapenaren goikaldean egoteko aukerak dituzte. Era berean, Peugeot 208 R2 bana duten Mario Perez eta Mikel Cano eta Roland Holke eta Iñigo Fernandez bikoteak ere garaipena lortzeko lehiatuko dira.
Auto handiek hutseginez gero, txikiagoak dituztenek aukera gehiago izango dute. Adibidez, Lea-Artibain bigarren sailkatu ziren Garikoitz Lopez eta Urko Pagoaga Etxebarriko pilotua eta Markina-Xemeingo kopilotua horren zain egongo dira.
Rallyak erlojupeko hamar tarte izango ditu, 87,8 km-koak; loturekin 226 km-ko ibilbide osatuz. Gaur arratsaldean eta iluntzean Gernikatik Lumora igoera- ko bi tarte egingo dituzte.
Bihar goizean pilotuek Munitibarren ekingo diote lehiari, eta Urrutxua eta Zugastieta tartea egingo dute lehen igaroaldian. Jarraian, Olabarria eta Gernika tartea burutuko dute. Ostean, aurreko tarte biak errepikatuko dituzte. Arratsaldean Ajangiz, Ibartxu eta Arratzu, eta Belendiz eta Nabarniz tarteak egingo dituzte, bi pasaldirekin.
Modalitate bakoitzeko bost sari emango dituzte, lasterketan eta Sport Erregularitatean azkarrenak sarituz. Renault Turbo sariak ere banatuko dituzte.
Ikuskizunaz gozatzera doazenei komisarioen aginduak betetzeko eta segurtasun neurriak errespetatzeko eskatu diete antolatzaileek.