Ohitura legez, meza nagusiagaz hasiko dute eguna. Meza ostean, umeen danbor hotsek hartuko dute elizaren ingurua. Danborrada amaitzean, dantzariak, herriko abesbatzaren kideak, txistulariak, trikitilariak, zanpantzarrak eta dultzaineroak elizatik frontoiraino kalejiran joango dira.
Eguerdian, Aritz Oregi eta Beñat Lekue aizkolari larrabetzuarren erakustaldiagaz hasiko da eguneko ekitaldi nagusia, eta bitartean,
Goizian argi eztian abestia kantatuko du herriko koruak.
Jarraian, herriko bi gizon artzain lanetan Ameriketara doazela irudikatuko dute. Hegazkinean doazela,
Oi Ama Euskal Herria kanta ezaguna abestuko du abesbatzak. Behin Ameriketan ardiak zaintzen daudela,
Xalbadorren heriotza abestia entzungo da, eta emakumeen taldeak egun horretarako beren beregi prestatutako dantza bat dantzatuko du.
Negua heltzean, bi artzainak menditik jaitsiko dira, abesbatzaren White Christmas kantak lagunduta. Jarraian, udaberrian, Boiseko jaira joango dira. Bertan, dantzari dantza, polkak edota Larrain dantzagaz gozatuko dute. Halaber, dantzariek sokatira saioa ere egingo dute.
Emanaldia amaitzeko bi artzainen etxerako buelta antzeztuko dute,
Ameriketara joan nintzen abestiaren doinu artean. Senide eta lagunak agurtu ostean,
Araban bagare abestiak lagunduta balsa dantzatuko dute.
Erromeria eta bertsoak arratsaldean
Herri bazkariaren ostean, Onintza Enbeitak, Miren Amurizak, Uxue Alberdik eta Oihana Bartrak bertso saio musikatua eskainiko dute.
Gero,
EinGO Kantan eta Dantzan erromeria taldeko kideen eskutik dantzan eta kantuan borobilduko dute eguna.
EGITARAUA:
- 11:30: Meza nagusia abesbatzagaz.
- Ondoren. Umeen danborrada eta kalejira.
- 12:30: Hamaiketakoa.
- 13:00: Abesbatzaren eta dantzarien emanaldia. Tartean, herri kirol erakustaldiak.
- 14:30: Herri bazkaria.
- Bazkalostean: Bertso saio musikatua eta puzgarriak umeentzat.
- 18:00: EinGO Kantan eta Dantzan erromeria.
- 19:30: Txokolatada.