Urdinbideko bigarren tunelaren zati biak lotu dituzte gaur, eta bertan izan da Unai Rementeria Ahaldun Nagusia ere. Lehenengo tunelaren zati biak irailaren 24aan lotu zituzten. Ahaldun nagusiaren esanetan, obrak espero baino azkarrago doaz, eta 2018ko martxorako Muxika eta Zornotza lotuko dituzten tuneletako lanak amaituta egongo direla adierazi du. “Epeak betetzen ari gara”–esan du–. “Tunelaren alde biak lotzeko 7 hilabeteko epea iragarri genuen eta horrela izan da. Proiektua burutzeko, guztira, 25 hilabeteko epea aipatu genuen eta esandakoari eutsi egiten diogu. Bere hitza betetzen duen gobernua gara, esaten duena bete egiten duena. Amorebieta-Muxika arteko tarteko obrak 2018ko martxoa inguruan amaituko dira”.
Urdinbideko tunelak egitearen helburua Bizkaiko errepide sarean segurtasuna hobetzea dela esan du mundaakarrak; herritarren bizi-kalitatea ere hobetuz horrela. Aipatu duenez, dagoeneko 1.500 ibilgailu gutxiagok zeharkatzen dute egunean Zornotzako erdigunea.
Udaa honetan amaitu dituzte Autzaganeko gainan eta Gorozikarako bihurgunean egiten ari ziren hobekuntzak.
2015eko abuztuan Aldi Baterako Enpresen Elkarteak (ABEE) obrak bertan behera utzi ostean, urtarrilean
esleitu zituzten berriro obrak, eta
otsailaren 26an ekin zieten lanei.