Txirrindulari taldeak gaur egin du ofizial fitxaketa. Gernikarra etapa berriari ekiteko “ilusioz eta gogotsu” dago: “Nire helburua hori zen, eta bete dudanez pozik nago”.
Orain duen oporraldia atseden hartzeko aprobetxatuko du. Izan ere, azaroaren amaieran du Astanagaz lehen kontzentrazioa, Italian.
Aurtengo denboraldian Caja Rural taldeagaz egindako lana giltzarria izan dela dio. “Aurtengo denboraldiaren balorazioa oso positiboa da. Emaitza aldetik agian ez ditut nik espero nituen emaitzak lortu. Baina, nire errendimenduagaz eta denboraldian erakutsitako erregulartasunagaz gustura geratu naiz. Eta uste dut Astanak horregatik egin didala eskaintza”.
Alexander Vinokourov Astanako managerrak taldearen web orrialdean azaldu duenez, “aspalditik” zebiltzan txirrindulari gernikarraren atzetik, eta gertutik jarraitu dute haren ibilbidea. Fabio Aruri laguntzeko egokia dela deritzo taldeak. “Txirrindulari gaztea eta dinamikoa da, eta espero dugu lasterketa batzuk irabaztea, Euskal Herrian, esate baterako”.
Beste hiru txirrindulari
Goizean taldeak kaleratutako oharrean, Bilbaogaz batera, beste hiru txirrindulariren fitxaketen berri eman dute. Matti Breschel danimarkarra, Zhandos Bizhigitov
kazakhstandarra eta Serguei Chernetskiy errusiarra Astanagaz lehiatuko dira hurrengo denboraldian.
Albiste honekin lotuta: PELLO BILBAORI ELKARRIZKETA