Osasun integralari eta kirolari buruzko hitzaldia, gaur, Etxelilan
Emakumeen Udal Berdintaun Kontseiluak antolatuta, Emakumeen osasun integrala eta kirola: berdintasuna lortzeko erronkak hitzaldia emango dute gaur, 19:00etan, Etxelilan.Ainhoa Azurmendi kirol aholkulari eta berdintasun gaietan adituak emango du hitzald...
Ainhoa Azurmendi kirol aholkulari eta berdintasun gaietan adituak emango du hitzaldia. «Jendarteko desberdintasunak kirol arloan nola islatzen diren ikusteko aukera izango dugu, bai eta ere desberdintasunek emakumeen kirol jardueran izan duten eta egun daukaten eraginaz hausnartzeko».
Hitzaldia amaitutakoan, gainera, parte hartze gune ireki bat sortzeko aukera zabalduko da: aringaingan. Edozein mailatara irekitako herriko gunea izateko proposamena da, eta entrenamendu pertsonalizatuak eskainiko ditu Arantza Burgoa dinamizatzaile ondarrutarrak.