Lekeitio, Berriatua eta Larrabetzuko koruen saioa, bihar, Ikusgarrin
Lekeitioko, Berriatuko eta Larrabetzuko koruek kontzertua eskainiko dute bihar, 19:00etan, Lekeitioko Ikusgarrin.Emanaldia Nagusiak Bizkaiko erretiratuen elkarteak eta Lea-Artibaiko erretiratuen elkarteak antolatu dute elkarlanean, eta doakoa izango da...
Emanaldia Nagusiak Bizkaiko erretiratuen elkarteak eta Lea-Artibaiko erretiratuen elkarteak antolatu dute elkarlanean, eta doakoa izango da.
Herritarrei bertara joateko gonbidapena egin diete. «Guk beti eskatzen diogu jendeari antolatutako ekintzetan parte hartzeko, eta aldi berean, joaten direnei eskerrak ematen dizkiegu».