Euskal kultura, denon eskura
Ume zein nagusientzat askotariko jarduerak eskainiko ditu Euskal Herria museoak ikasturte berrian, kultura eta historia herritarrengana hurbiltzeko2016-2017 ikasturterako ere hainbat jarduera prestatu ditu Euskal Herria Museoak. Euskal Herriko historia...
Ume zein nagusientzat askotariko jarduerak eskainiko ditu Euskal Herria museoak ikasturte berrian, kultura eta historia herritarrengana hurbiltzeko
2016-2017 ikasturterako ere hainbat jarduera prestatu ditu Euskal Herria Museoak. Euskal Herriko historia eta kulturan bidaia bat egiteko aukera eskaintzen du museoak, eta bidaia hori herritar eta eskola umeen eskura jarri gura du.Taldeentzako bisitak, tailerrak, hitzaldiak, erakusketak… hainbat dira XVIII. mendean eraikitako Montefuerte jauregiak hartzen duen museoak dakarrena.
Taldeentzako bisitak gidatuak izango dira, euskaraz zein gazteleraz, eta talde motaren arabera diskurtsoa egokitu egingo dute. Gutxienez hamar pertsonako taldeak izango dira, eta aldez aurretik erreserba egin behar da. Bestalde, pertsona itsuentzako egokitutako bisita bereziak ere eskaintzen ditu Euskal Herria museoak, urte osoan.
Ikasle zein familientzat
Ekintza pedagogikoak ere badira museoaren eskaintzen artean. Eskola orduetan edota oporretako aisialdian, hainbat tailer eskaintzen ditu museoak ikasle eta familientzat, Euskal Herriko kultura eta historia ezagutzera emateko. Ikasleentzako tailerrak urritik ekainera emango dituzte, martitzenetik barikura eskola orduetan (10:00etatik 14:00etara). 30 pertsonako taldeak egingo dituzte, eta aldez aurretik erreserba egin behar da.
Zapatuetan, aldiz, familientzako tailerrak egiten dituzte museoan. 4 urtetik gorako umeek parte har dezakete, helduekin batera. Tailer horiek arratsaldez izango dira, 16:30etik 18:00etara. Azaroaren 12an, abenduaren 17an, urtarrilaren 21ean, otsailaren 25ean eta martxoaren 18an.
Opor sasoian ere tailer eta joko dibertigarriak eskaintzen ditu museoak: Gabonetan, Aste Santuan eta udan.
Era berean, bestelako ekintzak ere egiten dituzte; hitzaldiak, ipuin kontalariak edota kontzertuak hartzen ditu museoak, besteak beste. Informazio gehiago: www.bizkaikoa.bizkaia.eus.