Erretiratu eta pentsiodunen ospakizunak
Pertsona Nagusien Naziorteko Eguna ospatu zuten zapatuan Itsas Baserri Lea-Artibaiko erretiratuen elkarteko kideek, muxikarrek eta busturiarrek. Lea-Artibain, esate baterako, Lekeitiotik Gizaburuagarainoko bidea egin zuten ezkerrean. Antolatzaileek zeh...

Pertsona Nagusien Naziorteko Eguna ospatu zuten zapatuan Itsas Baserri Lea-Artibaiko erretiratuen elkarteko kideek, muxikarrek eta busturiarrek. Lea-Artibain, esate baterako, Lekeitiotik Gizaburuagarainoko bidea egin zuten ezkerrean. Antolatzaileek zehaztu dutenez, 80 pertsona inguru bildu ziren. Bestalde, muxikarrak Ariatza auzoan elkartu ziren, eta meza entzun ostean sardina jana egin zuten; 100 lagun inguru elkartu ziren bazkarian eskuman. Busturian ere herri bazkarian elkartu ziren Tenis jatetxean. Arratsaldean, herriaren zati batek Hirugarren Adinekoek Elkartea omendu zuten, aurten 25. urteurrena ospatzen dutelako.