Undabaso eremuko basoa berreskuratzeko boluntariotza eguna egingo dute
Muxikako Ibarruri auzoan elkartuko dira zapatuan, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren biodibertsitatea hobetzeko asmoarekin. Boluntarioen bitartez, Monterrey pinudiak baso autoktonoengatik ordezkatzeko helburuarekin antolatutako eguna da.
Lurgaia Fundazioak, erakunde ezberdineklin batera, zortzi urte daramatza toki honetan lanetan, alde batetik gune batzuk modu naturalean garatzen utziz, eta bestetik landaketen eta zaintze prozesuen bidez egindako lanen bitartez bertako baso naturala berreskuratzen.
Helburu hauek betetzeko, honako lan hauek egingo dituzte zapatuan: anfibioentzako urmaelak, espezie inbaditzaileen kontrola egingo dute, behar ez dituzten zuhaitzetatik hodi babesleak kenduko dituzte eta lan guneetatik ibilaldia egingo dute burututako lana azaltzeko.
Hitzordua 09:30etan izango da Ibarruriko elizan, eta antolatzaileek azaldutakoaren arabera, goizean hasita eta arratsaldera arte. Lanerako tresnak eta jatekoa Lurgaia Fundazioak jarriko ditu, eta parte hartu nahi dutenei izena emateko eskaria egin dute fundaziotik, honako telefonoetara deituz: 946 57 61 10 edo 606 14 18 37; edo info@lurgaia.com helbide elektronikora idatziz.