Martinez eta Arrizabalaga Espainiako selekzioagaz ariko dira
Iñigo Martinez eta Kepa Arrizabalaga ondarrutarrek Espainiako futbol selekzioaren deia jaso dute. Real Sociedadeko erdilaria talde absolutuan ariko da Julen Lopetegiren esanetara, eta Athleticeko atezaina, bere aldetik, 21 urtez azpiko selekzioagaz.Jo...
Jokalari txuri-urdina denbora luzez egon da selekzio absolutuagaz joan barik, eta deialdian egongo da berriro. Erdilariak nabarmendu duenez, deialdia ezagutu ostean «pozik eta harro» dago. «Denbora bat nengoen joan barik, eta, egia esan, atzera ere deitu didate, eta pozik nago joango naizelako. Ahalik eta lan onena egiten saiatuko naiz, hurrengo batean ere ahal bada joateko».
Martinezek 2018an Errusian jokatuko den Munduko txapelketako sailkatze fasea jokatuko du selekzio absolutuagaz, Italiaren eta Albaniaren aurka.
Arrizabalaga, ostera, Albert Celades hautatzailearen esanetara ariko da. Beste 19 jokalarigaz batera 2017an Polonian jokatuko den Europako txapelketako sailkapen faseko bi partida jokatuko ditu hurrengo egunotan, San Marinoren eta Estoniaren aurka.