Gernika RT-ko nesken taldeak 52-5 galdu du ligako lehen jardunaldian
Gernika Rugby Taldeak 52-5 galdu zuen Eibar Rugby Taldearen kontra, domeka eguerdian.Sortu berri duten taldeko jokalariak gustura aritu ziren Amaiur Txapelketaren lehenengo jardunaldian. Taldearen debutagaz pozik daude: «Ondo jokatu genuen, ahal dugun...
Sortu berri duten taldeko jokalariak gustura aritu ziren Amaiur Txapelketaren lehenengo jardunaldian. Taldearen debutagaz pozik daude: «Ondo jokatu genuen, ahal duguna egin genuen, eta guretzat partida irabaziko bagenu bezala da».
Azaldu dutenez, batik bat parte fisikoan hutsegin zuten. Baina eibartarrek daukaten esperientzia izan zen neurketaren giltzarria. Izan ere, horiek urteak daramatzate liga lehiatzen.
Basurdeen puntuak Leire Gomezek eta Batirtze Basabek lortu zituzten. Lehenak lortu zuen gernikarren entsegu bakarra, eta Basabek, berriz, gaztigu ostiko bat transformatzen asmatu zu- en. Halaber, aukera gehiago izan zituzten.
2. jardunaldia etxean
Herenegungo esperientziatik ikasita, hurrengo jardunaldira begira daude Gernika RTko neskak. Zapatu eguerdian jokatuko dute denboraldiko etxeko lehen partida. Marzola Rioja taldearen kontra lehiatuko dute 2. jardunaldia Urbietan, 12:00etatik aurrera.
Basurdeek azaldu dutenez, partida berdindua izatea espero dute. Izan ere, talde errioxarra ere aurten federatu da. «Bi taldeak hasiberriak gara, beraz, atzoko partidagaz alderatuta, bion artean alde txikiagoa egongo dela uste dugu».