Urriaren 1a da haien eguna, eta behar den moduan ospatzeko, Ariatza auzoan elkartu ziren herriko jubilatu eta pentsiodunak Muxikan.
Herrian hildakoen aldeko meza entzun ostean, sardina jana prestatu zuten eguerdian.
Argazkia: Muxikako udala.
Gero, 100 bizilagun inguru elkartu ziren herri bazkarian.
Jai giro ederra izan zuten Ariatzako eskoletan, eta bertso eta trikiti doinuak izan zituzten arratsaldean.
Argazkia: Muxikako udala.
Busturian ere, ospakizunetarako eguna izan zuten zapatuan. Urtero egin legez, Axpe auzoko Tennis pubean elkartu ziren hainbat herritar bazkaltzeko.
Busturiko adinekoak Tennis pubean. Argazkia: Busturiko Udala
Ondoren, omenaldirako tartea hartu zuten. Izan ere, aurten, Busturiko Hirugarren Adinekoen Elkarteak 25 urte betetzen ditu. Elkartearentzako oroigarria jaso zuen gaur egungo presidente
Juan Bilbaok, eta elkarteak izandako hiru presidenteek lore sorta bana jaso zuten. Juan Bilbao eta Rosalina Iturbe omenaldian bertan egon ziren, Agurtzane Cigorragari, berriz, etxera eraman zioten lore sorta.
Hirugarren Adineko Elkarteko gaur egungo presidente Juan Bilbao eta presidente ohi Rosalina Iturbe. Argazkia: Busturiko Udala