Pirenaika arrazako onena bilduko du aurten ere Gernikako abere azokak
Urriko Lehen Astelehenean Pirenaika arrazako 31. lehiaketa egingo dute Santa Ana aparkalekuan. 26 ganadutegik hartuko dute parte eta 120 abelburu inguru erakutsiko dituzte Ander ZarragaEuskal Herriko Pirenaika arrazako behien 31. txapelketa egingo dute...
Urriko Lehen Astelehenean Pirenaika arrazako 31. lehiaketa egingo dute Santa Ana aparkalekuan. 26 ganadutegik hartuko dute parte eta 120 abelburu inguru erakutsiko dituzte Ander Zarraga
Euskal Herriko Pirenaika arrazako behien 31. txapelketa egingo dute aurten Gernika-Lumoko Urriko Lehen Astelehenean. Urtero legez, behi arraza hori hazten duten abeltzainek abelbururik onenak ekarriko dituzte, kategoria ezberdinetan lehiatzeko.Ekitaldi horretan izaten da Koldo Bilbao Pirenaika Abeltzainen Konfederazioko (ASGAPI) koordinatzailea, eta, bere esanetan, salmentak ez dira egun horretan garrantzitsuena, ganadutegi eta abeltzainek lortzen duten fama baizik.
Hala ere, abelburuen prezioa 1.700 euroan hasi eta 3.500 euroak erraz gainditu ditzaketela dio, adinaren, tamainaren eta kalitatearen arabera.
Astelehenean 26 ganadutegik parte hartuko dute lehiaketan: hamahiru Bizkaikoak, zazpi Gipuzkoakoak eta sei Nafarroakoak. Guztira, 120 abelburu inguru erakutsiko dituzte astelehenean.
Epaileek, besteak beste, honakoak hartuko dituzte kontuan: abelburuak oso lodiak edo oso argalak ez izatea, erakuslekutik ibiltzen jakitea eta funtzionalak izatea. Azken finean, animalia arrazaren adierazgarria izatea bilatuko dute, bai eta kalitatezko haragia sortzeko ahalmena izatea ere.
Galtzear egon zen behia
Abelgorria edo euskal behia bezala ezagutzen den behi arrazak, garai batean Pirinio mendilerro osoa hartzen zuen. Baina XX. mendeko 60ko hamarkadan galtzear egon zen, beste arraza batzuk hobetsi zirelako. Abagune hartan, Nafarroako Gobernuko teknikariek arraza berreskuratzeko egin zuten lana erabakigarria izan zen.
Azken hamarkadetan, esnerako, eta, batez ere lehen mailako haragirako erabiltzen den arraza horren kopurua hazi egin da. Gainera, hobekuntza jenetikoen ondorioz, Pirenaika arrazaren ezaugarriak nabarmen aldatu dira, eta Pirinioetan hazten ziren behiekin antza galduz joan dira.