Ongintza kaletik Arresira doan aldatsaren norabidea errespetatzeko eskatu dute
Alde Zaharreko kamerek hartutako irudietan ikusi dute zenbait ibilgailuk kontrako norabidean erabiltzen dutela aldatsa. Seinaleztapena errespetatu ezean, isunak jarriko dituztela dioteBenito Ibarrolaza Bermeoko Udaleko udaltzaingo eta zerbitzuetako zin...
Alde Zaharreko kamerek hartutako irudietan ikusi dute zenbait ibilgailuk kontrako norabidean erabiltzen dutela aldatsa. Seinaleztapena errespetatu ezean, isunak jarriko dituztela diote
Benito Ibarrolaza Bermeoko Udaleko udaltzaingo eta zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, «azken aldian hainbat izan dira Ongintza kaletik Arresira doan aldatsa kontrako norabidean erabili duten ibilgailuak, nahiz eta seinaleztapena jarrita dagoen». Erabilera horrek arriskuak sorrarazten dituela nabarmendu du, «bai beste ibilgailu batzuentzat, bai eta oinezkoentzat ere».Ibilgailuek Arresi kaletik Ongintzara joateko daukaten aldatsa da, eta ez kontrara: «Alde Zaharreko kamerek hartutako irudietan ikusi ahal izan dugu aldats hori kontrara erabili dutenen hainbat kasu». Ibarrolazak dio «arriskutsua» dela, eta saihestu asmoz, kale hori kontrako norabidean ez erabiltzeko eskaera egin die herritarrei. Seinaleztapena errespetatzen ez dutenek dagokien isuna jasoko dutela gogorarazi du udal zinegotziak.
Beste alde batetik, baimenduta egon ez arren, «premiazko zenbait kasutan» Alde Zaharreko oinezkoen gunera ibilgailuekin sartzeko beharra dutenei jakinarazi gura die sartzen diren momentuan edo ahalik eta arinen udaltzaingoa jakinaren gainean jarri behar dutela. Ildo berean, guardiako farmazia Alde Zaharrean dagoenean eta autoz sartzeko beharra dagoenean jarraian udaltzaingoari abisua emateko eta farmaziako egiaztagiria aurkezteko eskaera egin du Ibarrolazak.