Hegaztien Nazioarteko Eguna ospatuko dute asteburuan
Busturiko Ekoetxea Urdaibaik eta Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Centerrek Hegaztien Mundu Mailako Eguna ospatuko dute asteburuan, Hurbildu hegaztiengana eta bete zaitez naturaz lemapean.Ekoetxea Urdaibaik zapaturako zein domekarako jarduerak antolatu...
Ekoetxea Urdaibaik zapaturako zein domekarako jarduerak antolatu ditu, umeei zein nagusiei begira, hain zuzen ere.
Bird Centerrek, berriz, ateak irekiko ditu domekan. Zentroa doan bisitatzeko aukera eskainiko dute, eta, gainera, goizean, hegaztien eraztuntze zientifikoaren erakustaldiak egingo dituzte, bisitarien gozamenerako.