X. Kuadrillen Eguna ospatuko dute zapatuan, Ispasterren
Ispastertarrek Kudrilla Eguna ospatuko dute zapatuan, hamargarrenez. Antolaketa errazteko aurretik izena ematen dute kuadrillek, eta jakitera eman dutenez, aurten 238 pertsonak eman dute izena martitzenean amaitu zen epea.Kuadrilla bakoitzeko bina pert...
Kuadrilla bakoitzeko bina pertsona 10:00etarako aurkeztu beharko dira zapatuan, mahaiak jartzeko eta antolatzeko. Betiko moduan, plastikozko platerak eta edalontziak eta paperezko ahozapiak udalak jarriko ditu.
Goizean bazkaria prestatu ostean, eguerdiko kantu poteoagaz murgilduko dira jai giroan. Era berean, bazkalostean ere dantzan eta kantuan aritzeko aukera izango dute trikitilariei esker.
Hitzordu berezia
2007an Jai Batzordearen ekimenez hasi ziren ispastertarrak lagunartean batzeko ospakizunagaz, eta gaur egun, herrian oso errotuta dagoen jaieguna bihurtu da. Herritarren arteko harremanak sendotzeko balio die Kuadrilla egunak. Giro berezia sortzen da herrian, eta egun pasa ederra egiteko aitzakia da adin guztietako bizilagunentzat. Izan ere, gazte, heldu, zahar… adin guztietako herritarrak elkartzen dira bazkaritan, denak ondo pasatzeko asmoagaz.