Urria eta martxoa bitartean gauzatuko da Anezka programa
Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta, urria eta martxoa bitartean gauzatuko den Anezka programa abiarazi du Demak-Enpresa Garapenak. Aipatu programa Bermeon egingo da, eta bihar da izena emateko azken eguna. Bermeoaldeko Behargintzan eman daiteke izena e...
Busturialdeko herrietan erroldatutako pertsonek eman ahalko dute izena Anezka programan, langabetuek, lana hobetzeko prozesuetan daudenek zein adinez nagusiak direnek. Azaldu dutenez, 20 laguneko talde bat osatzea da helburua.
Talde heterogeneoa
Programa horren helburua langabetuek lana lortzea da; beren kontura edo inoren kontura. Horretarako, langabeen talde heterogeneo bat sortuko dute, «espiritu dinamikoa, konprometitua eta solidarioa» duen taldea, hain zuzen ere.
Jarduera nagusiak talde-saioetan garatuko dituztela azaldu dute programaren arduradunek. Horrez gain, coach bategaz pertsonalizatutako saioak ere egingo dituzte. Bestalde, enpresekin kontaktu zuzenak izango dituzte, eta boluntario korporatiboen laguntza ere jasoko dute parte hartzaileek. Gainera, tailerretan, foroetan eta ekintzailetzari buruzko saioetan parte hartuko dute.
Astean lau egunetan batuko dira, eta egun bakoitzean 4 orduko saiok egingo dituzte.