Gobernu Kontseiluak Urdaibaiko lurrak kudeatzeko plana onartu du
1993ko aurreko planaren aldean, erreserbako inguru babestuen azalera %4 zabalduko du. Jarduera ekonomiko berriak sustatzeko prozedurak arindu egingo dira Ander zarragaGorbernu Kontseiluak Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta kudeaketa Zuzentz...
1993ko aurreko planaren aldean, erreserbako inguru babestuen azalera %4 zabalduko du. Jarduera ekonomiko berriak sustatzeko prozedurak arindu egingo dira Ander zarraga
Gorbernu Kontseiluak Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta kudeaketa Zuzentzeko Plana (EKZP) onartu berri du. Orain arte, eskualdeko gune babestuen kontserbazioa eta jarduera ekonomikoak bateragarri egin zituen plana 1993an sartu zen indarrean. Urdaibaiko Patronatoak ere onartu zuen Urdaibaiko Biosferaren EKZP, aurtengo uztailean.«1993ko aurreko plana sakonki berrikusi ondoren sortu da berri hau, ezinbestekoa zen-eta egoera sozioekonomiko eta ingurumen zein hirigintza arloetako araudi desberdinek baldintzatutako egungo errealitatera egokitzea», adierazi du Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuorde Iosu Madariagak.
Besteak beste, plan horrek administrazio prozedurak arinduko ditu, jarduera ekonomikoak sustatzeko, eta Biosfera Erreserbaren babes eremuak %4 zabalduko ditu. Horrez gain, honako hau sustatuko du: «Natura kontserbatzea eta lehengoratzea, lurzoruaren zonifikazioaren bidez; sentikorrenak diren ingurumen eremuen identifikazioa; eta ekosistemak berreskuratzeari dauden beharren lehentasunak zehaztea».
Urdaibai bezalako Biosfera Erreserbak Unescok bere Man & Biosphere programaren barruan sortutako figurak dira, eta honako hiru helburu hauek dituzte: natura kontserbatzea, garapen jasangarria eta laguntza logistikoa, ezagutza zientifikora eta jasangarritasunerako hezkuntzara zuzendua. Onartu berri den EKZP berriak erreserbagaz lotutako edozein administrazio izapideren prozedura nabarmen erraztuko die herritarrei, horrek nekazaritza eta turismo sektoreekin lotutako jarduera ekonomiko berriak sortzeko oinarriak ezarriko dituelarik.
Bestalde, plan berriak eskualdeko natura eta kultura ondarearen kontserbazio egoera hobetzeko helburua ere kontuan hartzen du, itsasertzean, ibai sare- etan eta baso guneetan bereziki. Horretarako, lurzoruak eremuetan banatuko dituzte, sentikorrenak direnak identifikatuz eta ekosistemen berreskurapenerako dagokien lehentasunak zehaztuz.
Plan berri hori onartzeko, herritarren artean parte hartze prozesua jarri zuten martxan. Berrikuspen publikoko fase hartan dokumentuak 100 alegazio baino gehiago jaso zituen, norbanako eta entitateen eskutik. Alegazioen kopuru handi bat azken dokumentuan erantsi dutela adierazi dute.