Batukada ikastaroa emango dute martitzenetan, Astran
Tukatukada taldeak antolatuta, perkusio eskola hasiko da urriaren 4an, Astrako bigarren solairuan. Martitzenero emango dituzten klaseak doakoak izango dira, eta nahi dutenek Tukatukada Batukada taldean sartzeko aukera izango dute.
Batukada taldeko partaideek emango dituzte klaseak, eta bi asterik behin, Segundo Olaetako Patxi Goikoetxea, perkusio irakasleak eta eskarmentu handia duen Brasileko batukada irakasle batek klaseak emango dituzte. Tukatukada Batukadako kideek parte hartzeko deia luzatu diete, perkusio ikasi nahi duten herritar guztiei.