Hilaren 18ko Euskal Kopako finalean moduan, asteburuko Javi Durango Memorialean ere Lointek Gernika Bizkaia nagusitu da Lacturale Araski talde gasteiztarraren kontra. Talde gernikarrak 71-57 irabazi zuen zapatuko finala, Getxoko Fadura kiroldegian. Ats...
Hilaren 18ko Euskal Kopako finalean moduan, asteburuko Javi Durango Memorialean ere Lointek Gernika Bizkaia nagusitu da Lacturale Araski talde gasteiztarraren kontra. Talde gernikarrak 71-57 irabazi zuen zapatuko finala, Getxoko Fadura kiroldegian. Atseden hartzeko asti nahikorik barik, bihar ekingo diote Emakumezkoen Ligan 2016-2017 denboraldiari. Gernika Bizkaiak C.B Al-Qazeres-Extremaduraren kontra lehiatuko du 1. jardunaldia, 20:30etik aurrera, Caceresen (Extremadura, Espainia). Asteburuan, berriz, Malosten daukate hitzordua. Hain zuzen ere, azken bi txapelketetan aurkari izan duen Lacturale Araskiren kontra jokatuko du etxeko zaleen aurrean.