Etapa berriari ekingo dio datorren denboraldian bermeotarrak. Santurtziko arraun taldetik jakitera eman dutenez, urtebetez seniorren eta gazteen entrenatzailea izango da. Taldea entrenatzeko ardura izateagaz batera, arraunlari moduan ere ariko dela zehaztu dute.
TKE ligan duen esperientzia oparoa lagungarri izango du, KAE 2-ko taldea entrenatzeko (KAE 1etik KAE 2ra jaitsi berri da taldea).
Argazkia: Club de Remo Itsasoko Ama Sotera.
11 urtegaz herriko arraun taldean hasi zenetik, hamaika bizipen izan ditu arraunean. Bertan hazi zen arraunlari moduan, eta 2005 eta 2006. urteetan (Castrogaz lehiatu zen) izan ezik etxeko traineruan egon da.
Besteak beste, Urdaibaigaz bost liga garaipen, eta sei Kontxako Bandera eskuratu ditu (beste bat Castrogaz irabazi zuen). Eta horiekin batera, Bizkaiko, Euskadiko zein Espainiako txapelketak ere irabazi ditu Bermeoko taldeagaz.
Hark egindako lana aitortu zioten iaz Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan, Arrantzale egunean egindako omenaldian.