Goieaskoetxearen egoera salatu dute Frantziako kontsulatuan
Valenceko espetxean bizi duten egoeragatik, Goieaskoetxea eta Zobarenen kexka modu publikoan adierazteko elkarretaratzea egin zuten barikuanFrantziar kontsulatuaren aurrean protesta egin zuten barikuan Ibon Goieaskoetxea eta Aletxu Zobaran preso politi...
Valenceko espetxean bizi duten egoeragatik, Goieaskoetxea eta Zobarenen kexka modu publikoan adierazteko elkarretaratzea egin zuten barikuan
Frantziar kontsulatuaren aurrean protesta egin zuten barikuan Ibon Goieaskoetxea eta Aletxu Zobaran preso politikoen lagun, senide eta Elkartasuna sareak. Hain zuzen, beren kexka modu publikoan adieraztea zuten asmo, bi preso horiek Valenceko espetxean bizi duten egoeragatik. Ekainean dispertsatu zituzten Goieaskoetxea eta Zobaran, Euskal Herritik 952 kilometrora. Frantziako Valence espetxera eraman zituzten, eta presondegi hori «esperimentala» dela esan dute senideek. «Espetxe horren izaera suntsitzailea salatzeko eta, bide batez, sakabanaketaren areagotzea salatzeko, borroka bat hasi zuten Goieaskoetxeak eta Zobaranek, eta abuztuaren 8az geroztik zigor ziegan daude, bisitarik barik», azaldu dute lagun eta senideek.Euskal preso politikoei etengabe ezartzen dizkieten salbuespenezko neurriak salatu eta elkartasuna adierazi gura izan zieten barikuko elkarretaratzea- gaz. Salbuespenezko espetxe politikak Euskal Herriko dinamika politikotik alboratu behar direla esan zuten, Frantziako kontsulatuaren aurrean: «Garaia da halako zigor neurriekin behin betiko amaitzeko. Frantziar estatuak alboratu egin behar du Madrilek euskal preso politikoei aplikatzen dien mendekuzko espetxe politikari segidismoa egitea», esan zuten.
Goieaskoetxearen eta Zobaranen protestaren berri ematen dituzten gutunak prestatu eta sinadurak biltzeko kanpaina hasi zuten Busturialdean.
Presoen senide, lagun eta elkartasuna sareak mobilizazioak iragarri dituzte, eta parte hartzeko deia egin diete herritarrei.