3 eta 5 urteko haurrei zuzendutako irakurketa kluba sortu dute Berriatuan
Haurrek «erreferentziazko» heldu bategaz parte hartuko dute saioetan. Urriaren 6an, azaroaren 3an eta abenduaren 1ean izango dira. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena3 eta 5 urte bitarteko haurren eta haien gurasoen artean irakurketa giro b...
Haurrek «erreferentziazko» heldu bategaz parte hartuko dute saioetan. Urriaren 6an, azaroaren 3an eta abenduaren 1ean izango dira. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena
3 eta 5 urte bitarteko haurren eta haien gurasoen artean irakurketa giro bat sortzea helburu hartuta, Berriatuko Udalak Bularretik mintzora irakurketa kluba antolatu du. Abendura bitartean, hiru saio egingo direla aurreratu dute: urriak 6, azaroak 3 eta abenduak 1.Gurasoen eta umeen artean irakurketa giroa sortzeaz gain, kalitatezko euskal bibliografia ezagutzea ere bada egitasmoaren helburuetako bat.
Saioetan parte hartzeko, haurrek «erreferentziazko heldu» bategaz parte hartuko dute.
Iruzkinak bultzatzen
Saio guztiak liburutegian egingo dira (Erribera 40), 17:30ean.
Ekintzagaz, gainera, irakurritako liburuen inguruan iruzkinak egitera animatu nahi dituzte herritarrak.
Izena emateko bi aukera daude: udaletxera joan eta sarreran izena eman edo telefonoz deitu (94-613 70 30).