162 korrikalarik egin dute lehenengo Ondarru-Lekitto Kostaldeko lasterketa
Nere Arregi eta Aitor Mimenza izan dira irabazleak. Lea-Artibaiko 72 korrikalarik hartu dute parte proban. Marina Etxebarrieta eta Ibon San Miguel izan dira eskualdeko lehenak162 korrikalarik, 139 gizonezkok eta 23 emakumek hartu zuten parte Lekeitioko...
Nere Arregi eta Aitor Mimenza izan dira irabazleak. Lea-Artibaiko 72 korrikalarik hartu dute parte proban. Marina Etxebarrieta eta Ibon San Miguel izan dira eskualdeko lehenak
162 korrikalarik, 139 gizonezkok eta 23 emakumek hartu zuten parte Lekeitioko Tximista taldeak antolatuta joan den zapatuan Ondarroa eta Lekeitio artean egin zen lasterketan. Lea-Artibaiko kirolarien parte hartze handia izan zuen probak; 72 izan ziren eskualdekoak.Ondarroako Itsasaurre plazatik irten eta Lekeitioko plazan amaitu zuten korrikalariek lehenengo bider egin den lasterketa. Helmugara heltzen lehen laurak Durango kirol klubeko atletak izan ziren, euren artean, Ibon San Miguel Olabarriaga lekeitiarra.
50 minutu bete orduko ailegatu zen Aitor Mimenza Castillo probaren irabazlea. 0:49:57 denbora egin zuen Elorrioko korrikalariak, hain zuzen. Bere atzetik sartu zen Ibon San Miguel Olabarriaga, 15,5 kilometroko kostaldeko lasterketa 0:50:24 denboran eginez, eta minutu bat pasatu orduko heldu zen hirugarren gizonezkoa Independentzia plazara. Ekaitz Kortazar Zenikaonaindiak 0:51:05 denboran egin zuen lasterketa.
Emakumeen artean lehenengoa, berriz, Nere Arregi Sagasta arrasatearra izan zen, 1:05:42 denbora eginez. Janire Arribalzaga Etxabe Gernika-Lumokoa izan zen bigarrena, 1:07:13 denboragaz, eta haren atzetik ailegatu zen txalo artean bai eta ere, Marina Etxebarrieta Arteagabeitia lekeitiarra. Etxabarrietak 1:09:52 denboran egin zuen bidea.
Eskualdeko lehenengo neska-mutilek ere eduki zuten merezitako saria. Kioskoko podiumaren gainera igo ziren Marina Etxebarrieta, Arantza Meabe, Andere Ogando, Ibon San Miguel eta Ibon Bengoetxea lekeitiarrak eta Asier Ugartetxea ondarrutarra.