Ziortza-Bolibarren ere egingo dira Ondarearen Jardunaldiak
Bolibartarren ibilbidea ezagutzeko aukera egongo da urriaren 16an. Pilotarien erbestealdiaz ere jardungo dute bisitariek Txikito de Bolibar pilotariagazBolibartarren jauregiraino eramango ditu bisitariak datorren hilabetean, XVI. Ondareari buruzko Euro...
Bolibartarren ibilbidea ezagutzeko aukera egongo da urriaren 16an. Pilotarien erbestealdiaz ere jardungo dute bisitariek Txikito de Bolibar pilotariagaz
Bolibartarren jauregiraino eramango ditu bisitariak datorren hilabetean, XVI. Ondareari buruzko Europako Jardunaldien baitan Ziortza-Bolibarren egingo den bisitaldi gidatuak. Gaur egun museoa den Errementarikua baserrian hasiko da urriaren 16an 12:00etatik 13:30era egin ahalko den bisita gidatua.XVI. mendean Ameriketara emigratu zuen Simon Bolivar El Viejo izenekoarekin lotuta dago Errementarikua. Erdi Aroko bidarriak bertaraino gidatuko ditu bisitariak: Bolibartarren jauregiraino eta Venezuelako zaindari Coromotoko Ama Birjinaren kaperaraino. Ondoren, Txikito de Bolibar pilotari ohiak erakustaldia egingo du, eta Ziortza-Bolibarko pilotarien erbestealdiaz jardun ahalko da pilotari ezagunagaz.
Amaitzeko, thieboudienne Senegaleko plater tipikoa dastatuko dute bisitariek. «Senegaleko komunitateak prestatuko digu, eta Lea-Artibaiko sagardoagaz jango dugu», aurreratu dute antolatzaileek.