Udalak frankismoaren krimenak ikertzeko kereila onartu du
Aho batez onartu dute frankismoaren krimenak ikertzeko Kereilaren Plataformak aurkeztutako kereila kirminala, Argentinako epaileek beste kasuekin batera ikertzekoBonbardaketaren 80 urte beteko direnean (2017ko apirilaren 26an), Gernika-Lumoko Udalak di...
Aho batez onartu dute frankismoaren krimenak ikertzeko Kereilaren Plataformak aurkeztutako kereila kirminala, Argentinako epaileek beste kasuekin batera ikertzeko
Bonbardaketaren 80 urte beteko direnean (2017ko apirilaren 26an), Gernika-Lumoko Udalak diktadura frankistak eragindako gizartearen aurkako krimenak salatzeko kereila bi jarriko ditu. Frankismoaren krimenen aurkako Kereilaren Euskal Plataformak bultzatutako ekimena aho batez onartu zen, eguaztenean egin zen udaleko osoko bilkuran.Lehen kereila Argentinako Buenos Aires hiriburuko Epaitegi Nazionalean, epaitegi kriminalean aurkeztuko da, ikertzen ari diren frankismo garaiko hainbat auziekin bat egiteko. Bestea, herriko epaitegian jarriko da, 1936ko uztailaren 18ko kolpe militarrak eta haren ostean sortu zen frankismoak udalerrian eragindako gizarteriaren aurkako krimen guztiak ikertu ditzaten.
Kereila horrek 1977ko urriaren 15ean ezarri zen amnistiaren legeak nazioarteko zuzenbide printzipio orokorrak urratzen dituela ere azpimarratzen du.
Horrenbestez, Gernika-Lumoko Udalak bat egiten du beste hainbat udalerri, norbanako eta erakundek jarri dituzten kereilekin, 36ko gerran eta frankismoan gertatutako krimenak argitzeko. Iruñea, Otxandio, Gasteiz, Elgeta eta Orereta dira kereila aukeztu dutenen zerrenda luzeko adibide batzuk.
Kereila horrek krimenak zein baldintzatan egin ziren, nortzuk izan ziren erantzule zuzenak eta zeharkakoak, eta kasuan, beraien egozte auzipetze epaiketa eta zigorra jartzeko erabakia hartuko ditu. Horregaz batera, kereilak biktimen zerrenda nominala, adina, ogibidea, krimenaren datuak, sufritutako delituak eta jasotako ondorioak ere bilduko ditu.
Aldi berean, eguazteneko osoko bilkuran udalak frankismoaren biktimei erantzungo dien arreta bulego berezi bat jarriko duela martxan adierazi zuen Jose Maria Gorroño alkateak. Haren bitartez, diktaduraren aurka kereila edo salaketak jarri nahi dituzten herritar biktima edo biktimen senideei laguntza materiala eta juridikoa eskainiko diete.
Erabaki horren harira, aurreko astean, 1936an Markina-Xemeinen hil zuten Jose Sagarna apaizaren loba Gorka Sagarnak Maria Servini epaile argentinarraren galderak erantzun zituen, osabaren hilketa argitzeko jarri zuen kereilaren baitan.