Jesus Mari Basterretxea omenduko dute bihar Gernikesa elkartekoek
Gernikesa Ziklista elkarteko kideek beraien eguna ospatuko dute bihar. Jesus Mari Basterretxea Txapel omenduko dute, 80 urte izanik «bizitza guztian kirolari nekagabea izateagatik eta egindako ibilbideagatik».Goizean, Lorategieta auzoan talde argazki...
Goizean, Lorategieta auzoan talde argazkia atera, eta 09:00etan igoko dira bizikletetara, 65 km-ko ibilbidea egiteko. Eguerdian, Muxikako Urrutxua jatetxean bazkalduko dute.