Bizkaia mailako hiru sari, Ondarroara
Joan den asteko domekan Bakion (Bizkaia) ospatu zen Bizkaiko Bodyboard Txapelketa. Eta horretan sei ondarrutarrek parte hartu zuten. Parte hartzeaz gain, hiru ondarrutarrek sariak ere lortu zituzten. Julen De Diegok Openean lehenengo postua lortu zuen....

Joan den asteko domekan Bakion (Bizkaia) ospatu zen Bizkaiko Bodyboard Txapelketa. Eta horretan sei ondarrutarrek parte hartu zuten. Parte hartzeaz gain, hiru ondarrutarrek sariak ere lortu zituzten. Julen De Diegok Openean lehenengo postua lortu zuen. Kategoria berean, Aitor Etxeberriak hirugarren postua lortu zuen. Aritz Lapazaranek, ostera, 18 urtez azpikoetan bigarren egin zuen.