Herriko emakumeek elektrizitatea, iturgintza eta brikolajearen inguruko oinarrizko ezagutzak eskuratu ditzaten, Nabarnizeko udalak urriaren 6tik 10era bitartean emango diren tailerretan izena emateko epea ireki du, irailaren 27a arte.
Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzagaz finantziatutako berdintasun tailerra hauek doakoak izango dira. Ordu biko tailerrak izango dira, eguenetan 19:00etatik 21:00ak arte, Elexaldeko Gizarte Lokalean.
Izena emateko Udeletxera telefonoz deitu behar da, 946 25 50 77 zenbakira, edo udala.nabarniz@bizkaia.org helbidera posta elektroniko bat idatzi.