Bonbardaketaren 80 urte beteko direnean [2017ko apirilaren 26an], Gernika-Lumoko
udalak diktadura frankistak eragindako gizartearen aurkako krimenak salatzeko kereila bi jarriko ditu. Frankismoaren krimenen aurkako Kereilaren Euskal Plataformak bultzatutako ekimena aho batez onartu zen, atzo egin zen Udaleko osoko bilkuran.
Lehen kereila
Argentinako Buenos Aires hiriburuko Epaitegi Nazionalean dagoen epaiketa kriminalera batuko da; bestea, herriko epaitegian jarriko da, 1936ko uztailaren 18ko kolpe militarrak eta honen ostean sortu zen frankismoak udalerrian eragindako gizarteriaren aurkako krimen guztiak ikertzeko.
Kereila honek, 1977ko urriaren 15ean ezarri zen amnistiaren legeak nazioarteko zuzenbide printzipio orokorrak urratzen dituela azpimarratzen du
Horren bestez, Gernika-Lumoko udalak bat egiten du, beste hainbat udalerri, norbanako eta erakundek jarri dituzten kereilekin, 36ko Gerran eta Frankismoan gertatutako krimenak argitzeko.
Kereila honek krimenak zein baldintzatan egin ziren,
nortzuk izan ziren erantzule zuzenak eta zeharkakoak, eta kasuan, beraien egozte auzipetze epaiketa eta zigorra jartzeko erabakia hartuko ditu. Honekin batera, kereilak
biktimen zerrenda nominala, adina, ogibidea, krimenaren datuak, sufritutako delituak eta jasotako ondorioak ere bilduko ditu.
Aldi berean, udalak frankismoaren biktimei erantzungo dien
arreta bulego berezi bat jarriko duela martxan adierazi zuen.
Erabaki honen harira, aurreko astean Gorka Sagarnak, 1936.urtean Markina-Xemeinen hil zuten Jose Sagarna apaizaren lobak, Maria Servini epaile
argentinarraren galderak erantzun zituen, osabaren hilketa argitzeko jarri zuen kereilaren baitan.