Eako udalak herritarrek abizenak euskalduntzeko kanpaina hasi du
Apelliduak abizendu kanpaina martxan jarri du Eako udalak, herritarrei abizenak euskalduntzen laguntzeko.
Uemak eskaintzen duen zerbitzuetako bat aprobetxatu du udalak, herritarrek euskal abizenak modu ofizialean eta leku guztietan euskaraz idatzita izateko aukera izan dezaten.
Arritxu Zelaia Eako udaleko Euskara eta Kultura zinegotziak azaldu duenez, prozedura «erraza» eta «azkarra» da, eta beraz, herritarrak abizenak euskaraz jartzera animatu ditu.
Hain zuzen ere, udaletxean nortasun agiria eta familia liburua –bikotearen NANagaz batera– baino ez dira aurkeztu behar.
Herrian jaio ez diren bizilagunek, ostera, hitzez-hitzeko jaiotze ziurtagiria aurkeztu behar dute. Hori jaioterriko erregistro zibilean lortzen da edota WWW.justizia.net helbidean ere eskatu daiteke.