EAJ bozkatzea herri gisa aukera egitea dela esan du Urkulluk
Eibarren egindako agerraldi politikoan, EAJren eredua urratsez urrats aurrera egitea dela esan du. Orain arteko bidetik jarraitzeko beharra azaldu duEibarren egin zuen ekitaldi politikoa EAJk herenegun. Iñigo Urkullu lehendakari eta hautagai jeltzalea...
Eibarren egindako agerraldi politikoan, EAJren eredua urratsez urrats aurrera egitea dela esan du. Orain arteko bidetik jarraitzeko beharra azaldu du
Eibarren egin zuen ekitaldi politikoa EAJk herenegun. Iñigo Urkullu lehendakari eta hautagai jeltzalea egon zen bertan, eta haren ondoan egon ziren, beste hainbat alderdikide, alderdizale eta hautesle, bai eta Josebar Egibar Gipuzkoa Buru Batzarraren presidente eta Gipuzkoako zerrendaburua ere.Lehendakariak euskal herritarrei «dena ala ezer ere ez» botoaz hausnartzea eskatu zien. «Diskurtso politiko batzuk losintxak eta lausenguak baino ez dira, eta ‘dena’ eskaintzen dute. Horretan Podemos eta Ezker Abertzalea oso antzekoak dira. Ezker Abertzaleak trantsiziotik darama maximalismoan eta mugitu gabe. «’Dena ala ezer ere’ ez jokoa jokatu dute, behin eta berriro. Apustu guztietan emaitza ‘ezer ere ez’ izan da».
Harro sentitu dela aipatu zuen azken lau urteotan euskal gizartea ordezkatzen. «Orain arteko bidetik jarraitu behar dugu, bide onetik goaz».