Gaur,
19:00etan,
Aita Guria baleontzian Alemaniako
Dad Horse experience taldeak emango duen kontzertuagaz aurkeztuko dute Mareak jaialdia. Beleza Malandra Ateneo Kulturalak eta Bermeoko Udalak antolatutako jaialdiaren bigarren edizioa izango da aurtengoa.
Bermeoko Udaleko ordezkariak eta Ane Ortube, jaialdiaren aurkezpena egiteko agerraldian
Aurten,
indartsuago dator
abangoardia eta tradizioa uztartzea helburu duen Mareak jaialdia. Iaz, sei ekitaldi antolatu bazituzten, aurten,
bederatzi egongo dira aukeran. Gaurkoa aurkezpena baino ez da izango; ondoren,
urriaren 11tik 15era bitartean, kontzertuak, hitzaldiak, kontaketak eta proiekzioak egongo dira, besteak beste.
Iazko formatuari eutsita, aurten ere, herriko
gune desberdinak aukeratu dituzte jaialdirako. Hala, Nestor Basterretxea aretoa, Arrantzaleen Museoa,
Aita Guria baleontzia eta Beleza Malandra Ateneo Kulturala aukeratu dituzte jaialdiko ikuskizunak egiteko.
Beleza Malandra Ateneo Kulturaleko ordezkari Ane Ortubek azaldu duenez, «urte osoan jaialdirako egitaraua ilusioz prestatzen ibili gara, eta espero dugu guztiontzako interesgarria izatea». Mareak jaialdiaren helburuetako bat, «herri kulturaren bitxi eder eta txikiak eskaintzea» dela dio Ortubek.
Era berean,
ekitaldietako asko doanekoak direla gogorarazi gura izan du, eta jendea animatu dute kulturaz gozatzera. Sarrerak ekitaldiak hasi baino lehen eskuratu ahalko dira.
Bestalde,
domekan, XVII. mendeko baleazaleen bizimodua erakusten duen
Aita Guria baleontzia dohainik ezagutzeko aukera emango dute.
10:00etatik 14:00etara bisitatzeko aukera izango dute gura duten guztiek. Hala ere, bisita gidatuak ere egingo dituztela azaldu dute. Euskarazko bisita gidatuak 10:15ean eta 12:00etan izango dira, eta gaztelerazkoak, berriz, 11:00etan eta 13:30ean.
EGITARAUA
Gaur.
19:00: Dad Horse experience taldearen kontzertua, Aita Guria baleontzian. Sarrera: 3 euro.
Urriak 11. martitzena.
19:00. Edorta Jimenezek kresal gustuko itsasoko kondairak kontatuko ditu: Haizeari berbetan. Itzalak eta hegalak. Aita Guria baleontzian, doan.
21:30. TAU (Islandia/Venezuela/Berlin) taldearen kontzertua, Beleza Malanda Ateneo Kulturalan. Kontzertu horretan, soinu psikodelikoen bitartez, buruko bidaia batean murgiltzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Sarrera: 3 euro.
Urriak 12. eguaztena.
19:30. Searching for the wrong eyed Jesus pelikula britainiarra ikusi ahalko da, Nestor Basterretxea aretoan, doan.
Urriak 13. eguena.
19:00. Euskal kulturan eta folklorean aditua den Juan Antonio Urbeltzek Del Carnaval a San Juan-simetria de la fiesta hitzaldia eskainiko du, Arrantzaleen Museoan. Aratusteez hitz egingo du euskal herritarren ikuspegitik, eta udako solstizioaren inguruko ospakizunekin duen harremana azalduko du. Doan.
21:00. Boy Toy taldearen kontzertua, Beleza Malanda Ateneo Kulturalan. Pop melodia bikainak tartekatuta garajeko R&R sortzen dute.
Sarrera: 3 euro.
Urriak 14. barikua.
21:00. Malmo, Kea Ziater-en film eszenikoa jarriko dute ikusgai Bermeoko Kafe Antzokian. Sarrera: 6 euro.
Urriak 15. zapatua.
12:30. Neonymus proiektu musikal berezia, Arrantzaleen Museoan. Neonymus proiektuak paleolitotik modernitatera bitarteko soinu paisaiak birsortzen dituzte eta ametsezko tokietara eramango du ikus-entzulea, emoziozko momentuak sortuz. Doan.
22:00. Jupiter Jon (Irun), Perlak (Zarautz) eta Petra (Donostia) taldeen kontzertuak, Bermeoko Kafe Antzokian. Sarrera: 5 euro.