Gernika Bizkaia Euskal Kopan nagusitu da, hirugarren urtez jarraian
Talde gernikarrak 54-35 irabazi dio Araski talde gasteiztarrari. Asteburuko partidetako sarrerekin 4.500 euro inguru lortu dituzte, eta Maialen Aulestiak domekan jaso zuen diruaGernika Bizkaiak hirugarren urtez jarraian irabazi du Euskal Kopa. Hain zuz...
Talde gernikarrak 54-35 irabazi dio Araski talde gasteiztarrari. Asteburuko partidetako sarrerekin 4.500 euro inguru lortu dituzte, eta Maialen Aulestiak domekan jaso zuen dirua
Gernika Bizkaiak hirugarren urtez jarraian irabazi du Euskal Kopa. Hain zuzen ere, 2014ean titulu hori eskuratzea lortu duen lehen talde bizkaitarra izan zen.Domeka eguerdian jokatu zuten finala, eta Gernika Bizkaiak 54-35 hartu zuen mendean Araski. Zapatuan IDK Gipuzkoari 69-50 irabazita sailkatu zen finalera talde gernikarra. Araski, berriz, 79-40 gailendu zen GDKO Ibaizabalen kontra.
Partidaren hasieratik etxeko taldeak hartu zuen aurrea markagailuan. Erritmo ona erakutsi zuen, baina asmatzerakoan zorte handirik barik. Batik bat barruko jokoan nagusituta eta defentsaren lan onari esker, 16-7ko emaitzagaz amaitu zuten lehen laurdena.
Defentsaren lana ezinbestekoa izan zen bigarren laurdenean ere, eta horri esker 30-18ko emaitzagaz heldu ziren atsedenaldira.
Hirugarren laurdena aurreko bien bide beretik joan zen. Araski ez zegoen amore emateko prest, baina talde gernikarrak hirugarren laurdeneko azken minutuetan kontrola bereganatu, eta hamar puntuko aldea lortu zuen. 42-29 amaitu zuten hirugarren laurdena.
Elkartasun kopa
Aurtengoa berezia izan da, elkartasunezko Euskal Kopa.
Hain zuzen ere, Maialen Aulestia lekeitiarraren aldeko txapelketa jokatu dute euskal taldeek. Gaixotasun arraroa duen neskaren familiari eman zioten domekako sarrerekin lortutako dirua.
Gutxi gorabehera, 4.500 euro jaso ditu Aulestiaren familiak. Horregatik, Gernika KESB taldeak Malostera bertaratutako ikusle guztien laguntza eskertu du.