Lameran batu ziren atzo hainbat herritar EH Bilduren mitina entzuteko. Hiru izan ziren hizlariak: Idurre Bideguren Bermeoko alkatea, Laura Mintegi eta Jone Goirizelaia.
Bideguren izan zen hitz egin zuen lehena. Haren esanetan, domekakoak,
hauteskunde “garrantzitsuak eta interesgarriak” izan daitezke: “Gobernu berria osatzeaz gain,
hitzarmenetarako unea izango delako”. EH Bildu “ezberdinen arteko batuketa” dela esan du Bidegurenek, eta
“hitzetatik ekintzetara” doana: “
Erakundeetara aldaketak egiteko etorri gara. Anbiguotasunetik haratago, apustu argiak egiten ditugu”.
Erronka nagusia
eredu ekonomikoa aldatzea dela dio Bidegurenek. Bakegintza ere aipatu zuen, “pauso garrantzitsuak” emateko daudela nabarmenduta. Bestalde, Madrilen beharra ez dagoela esan zuen: “Euskal Herriak dituen beharrizanak Euskal Herritik bakarrik erantzun ahal diogu”.
Bestalde, alkate modura Eusko Jaurlaritzara jotzen duenean aurkitzen dituen zailtasunak azaldu zituen, eta gobernuari aurrerantzean “errespetua eta erabakiak hartu orduko herriagaz elkarbanatzea eta lan egitea” eskatzen dio. EH Bildu gobernura heltzen bada “behetik gora” egingo duela nabarmendu zuen, “udaletatik gorantza”.
Goirizelaiak ere domekako hauteskudeen garrantzia aipatu zuen: “
Momentu esanguratsuan gaude.
Aurrera egiteko, edo orain arte modura mantentzeko aukera daukagu”.
Goirizelaiaren arabera, “gobernua baino garrantzitsuagoa da parlamentuan zer egin behar den eta zertarako”. Horregatik, EH Bilduk hiru akordio planteatzen dituela esan zuen: Akordio sozialak, autodeterminazio eskubidea eta bakea. Bestalde, euskal preso politikoen inguruko akordioa ere “beharrezkoa” dela aipatu zuen: “Lehenengo mailako gai garrantzitsua da, eta oraindik pauso asko eman behar dira”.
Jone Goirizelaia
Mintegi, berriz, diru kutxaz aritu zen. Dioenez, “
dirua badago, baina ez dago dagokion eta behar duen lekuan”. Mintegikazaldu legez, “iruzurra saihestuz, ordaintzen ez dutenek edo gutxi ordaintzen dutenek besteen parean ordainduta, zikintzen duten enpresek ingurumen-zerga ordainduta eta Madrili dirua ez aurreratzen betetzen da kutxa”. Behin kutxa beteta, “gastu sozialera bideratzea beharrezkoa” dela esan zuen atzo. Hala, besteren artean, hezkuntzan eta Osakidetzan galdutako lanpostuak berreskuratzea “ezinbestekoa” dela esan zuen. Jakinarazi duenez, “3.000 pertsona gutxiago daude Osakidetzan eta 3.600 irakasle gutxiago daude hezkuntzan”.
Laura Mintegi