Lander Lartitegik irabazi du Berriatuko Aitxe Kurutz Saria
Basati Bike-Busturia Txirrindu Taldeko txirrindularia izan da Bizkaiko kadeteen mailako lehen urteko irabazlea. Gaizka Ansola izan zen Lea-Artibaiko lehenengoaBasati Bike-Busturia Txirrindu Taldeko Lander Lartitegik irabazi du Berriatuko 34. Aitxe Kuru...
Basati Bike-Busturia Txirrindu Taldeko txirrindularia izan da Bizkaiko kadeteen mailako lehen urteko irabazlea. Gaizka Ansola izan zen Lea-Artibaiko lehenengoa
Basati Bike-Busturia Txirrindu Taldeko Lander Lartitegik irabazi du Berriatuko 34. Aitxe Kurutz saria. 38 kilometroko ibilbidea burutzeko 1.00.38ko denbora behar izan zuen irabazleak.Estu-estu erabaki zen joan den zapatuan XIII. Juan Luis Kanterape Memoriala. Izan ere, lasterketa izan ere azken metroetako esprintean erabaki zen. Lartitegirekin batera beste lau txirrindulari helmugaratu ziren.
Sailkapenari dagokionez, Gastronomia Baska-Avia taldeko Jon Barrenetxeak egin zuen bigarren, eta Vicinay Cadenas-Lancor taldeko Aketza Aranak hirugarren. Eskualdeko lehen sailkatua, berriz, Ekin taldeko Gaizka Ansola markina-xemeindarra izan zen, 1.02.06 denboragaz.
Txapelduna saritzeagaz batera, Mendiko saria, Tarteko helmugen saria eta Taldekako saria ere banatu zituzten. Mendiko eta Tarteko helmugen sariak Jon Barrenetxeak lortu zituen, eta taldekakoa, ostera, Basati Bike-Busturia Txirrindulari taldeak jaso zuen.
Bizkaiko lehena
Bizkaiko Txapelketaren egutegi barruko lasterketa izan zen zapatukoa, eta, beraz, bertan banatu ziren baita Bizkaiko kadete mailako lehen urteko eta bigarren urteko sariak ere. Lander Lartitegi eta Jon Barrenetxea izan ziren Bizkaiko lehena eta bigarrena, hurrenez hurren.
Azkenik, herrian txirrindularitzan dabiltzan gazteek oroigarri bat jaso zuten, Berriatuko Txirrindulari Taldeako ordezkarien eskutik.