287 arrantzale Artibai ibaian
Arrigorri itsas arrantza elkartearen eskutik, XVIII. Umeen Arrantza Lehiaketa egin dute. Aitzol Mendigurenek harrapatu du arrainik handienaEguraldi txarra iragarri arren, Artibai ibaiaren inguruak arrantzale gaztez bete ziren zapatuan. Arrigorri itsas ...
Arrigorri itsas arrantza elkartearen eskutik, XVIII. Umeen Arrantza Lehiaketa egin dute. Aitzol Mendigurenek harrapatu du arrainik handiena
Eguraldi txarra iragarri arren, Artibai ibaiaren inguruak arrantzale gaztez bete ziren zapatuan. Arrigorri itsas arrantza elkarteak antolatuta, XVIII. Umeen Arrantza Lehiaketa egin zuten, eta antolatzaileek igorritako datuen arabera, 4 urtetik 14 urtera bitarteko 287 gaztetxo batu ziren lehiaketan.Eguraldi kaxkarraren ondorioz, ohiko lekuan ordez, Kalare Deuna kofradian batzeko deia egin zuten goizean antolatzaileek. Bertan, poltsa bat, ogitartekoa, freskagarria eta arrantzan egiteko materiala jaso zuten parte hartzaileek, antolatzaileen eskutik; ostean, denak batera, txistularien atzetik kalejiran ibili ziren, kainaberak hartuta.
Arrantzale gazteek Artibai ibaiaren bueltan ibili ziren arrantzan, 17:30ean bolanderak jo zuen arte. Hala ere, gehienek aurretik jasota zituzten arrantzako aparailuak; 17:00ak inguruan euri zaparrada handia egin zuen eta.
1.306 gramoko arraina
Parte hartzaileak kofradian batu eta lonjan arrainen pisaketa egin ostean, sari banaketa egin zuten. Txapelketako arrainik handiena Aitzol Mendiguren ondarrutarrak harrapatu zuen, 1.306 gramoko aingira, hain zuzen.
Arrain kopuruari dagokionez, Aimar Muñoz izan zen onena 9 eta 14 urte bitarteko kategorian, 42 alegaz. 4 eta 8 urte bitarteko kategorian, ostera, Aimar Urkiri Lekuek erakutsi zuen trebeziarik handiena. Guztira, 61 arrain harrapatu zituen.