15:00etararte kamiseta ugari aurki daiteke Txosna Batzordeak aurten lehenengoz antolatu duen kamiseta azokan. 15 salmahai inguru daude Lameran.
Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak atzo amaitu baziren ere, gaur, oraindik, jai giroan jarrairuko dure bermeotarrek.

Euskal Herriko elkarte mota ezberdinei, Gobernuz Kanpoko Erakundeei edota serigrafia tailer txikiak dituztenei zuzendutako azoka da gaurkoa.

Kamisetez gain, beste hainbat osagarri ere badaude.
Eguraldia ez dute lagun gaurkoan, hala ere, badabil jendea Lameratik. Herritik kanpoko jende asko ere badabil, asko baitira goizetik herrira etorri direnak arratsaldeko estropadak ikustera.